XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mahain inguruan zeudelarik, anarkista bat bazterretik zegoen, haien zain.

Solasak nora zihoazen ikustearekin, tiro bat bota zuen mahainaren gainera.

Hartu eta kanpora eraman zuten.

Gipuzkoarrak Molaren proposamenak onartzekotan zeuden, bainan Bizkaitarrak akort izaitekotan.

Joan ziren beraz Bilbora.

Bizkaitarrek erran zuten: - Mola hortan baldin bada, ez da gora!.

Amor emaitera doa!.

Eza igorri zioten.

Baia izan balitz, Euskal Herriaren geroa bestela izanen ote zen?.

Bere hitza Molak geroago ez jatekotan!.

Behorlegi kolonela Irunera heldu zelarik bere reketekin, hiriari su eman zioten anarkistek joan aintzin.

Euskaldunak beldur ziren ez ote zuten gauza bera eginen Donostiarekin.

Gipuzkoar eta Nafartarrek beste bilkura bat izan zuten Kanbon eta hitzartu ziren; Nafartarrek hitz eman zieten harmak emanen zizkietela beren hiria zaintzeko Nafartarrak sartu arte.

Iheslariak.

Euskaldunek gerla galdu zuten beraz.

Milaka eta milaka joan ziren ihesi.

Aitortu behar da iparralde hontan ez zietela batere ongi etorri berorik egin españolika horiei.

Gorriak gainera.

Hona bi gertakari.

Iheslari batek izaba bat bazuen Uztaritzeko komentuan eta hara jo zuen muga pasatu eta.

Bere izaba ikusi zuen, bainan ez zioten aterberik eman.

Ordukotzat baziren 30 bat iheslari Uztaritzen kokatuak eta karrikan gizon bat ari zen.

- Laster hemen berean nagusituko zaizkigu Español zikin horiek!.

- Hire aita nongoa duk hik? galdatu zion bazterretik norbaitek, aita hegoaldekoa baitzuen bereak!.

- Ez da gauza bera! Nik soldadogoa Frantzian egina dut.